XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMATTOREN UZTA

Jaun Andre batzuen eta beren ilobaren ichtorioa

Munduan asko den bezala, baziren jaun andre batzuek; berek etzuten haurrik eta bazuten alautchi bat hartua beren ondorio bezala.

Oihanean zuten etche bat eta bazuten, deus handirik egin gabe, ongi bizitzeko behar zutena.

Etche hortan, ate bat zen bakarrik eta hura ongi morroilez hesten zena; leio guziak gainean zituzten, oihaneko-gisa hola egina zen etche hori, nihor sartzeko beldurrez.

Egun batez, etorri zitzaioten iluntchean, gizon bat franko ongi emana, eta erran zioten nola ilundu zitzaion, herria oraino urrun eta emanen zioten gau hartako aloimendua.

Baietz! sarrarazi zuten eta eman zioten aloimendua.

Neskatcha harek egin zion argi ganbararat goateko.

Ate chilotik begiratu zuen gero eta ikusi zuen puñal eta errebolber, mahain-gainean pausatzen zer-nahi tresna.

Erran zioten aitautchiri eta amatchiri: Ba, ez dakit hori zer den, ohoin bat othe den; zer-nahi puñal eta errebolber pausatu ditu hor mahain-gainean...

Chaharrek, beren fede onean erran zioten alautchiari: Ba, haurra hemen oihan hautan pasatzeko hartuak izanen zituen arma hoik!...

Goan ziren ogerat jaun andre chaharrak eta neskatcha ere ba bere ganbararat.

Beldurrik gabe lokartu zien chaharrak, bainan neskatcha erne zagon, hura etzen lokartzen bere beldurrarekin.

Gauerdi-aldean, sumatzen du argia badela eta arrabotsak, eta pentsatzen du gizon ohoin hura zabilala.

Argi hura pichtuz geroz ez omen da lo dagonik atzartzen eta ez atzarria denik lokartzen.